Apirilaren 7tik aurrera, sorosle eta lehen sorospenen ikastaroa DYAren egoitzan

Noaua Aldizkaria 2018ko mar. 27a, 09:10

 

DYA Gipuzkoak antolatuta, apirilaren 7tik 28ra, larunbatero, 09:00-13:00 eta 15:00-19:00 artean, Munalurra 26ko egoitzan. Herritar orori zuzendua egongo den ikastaroa euskaraz izango da. Matrikulazioaren kostua 110 euro, ikastarorako txostena prezioaren barne dela. Ikasle kopuru mugatu batentzat egongo da lekua, “ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren”. Izena eman edo argibide gehiagorako, deitu 943 46 46 22 telefono zenbakira. “Ezagupen oso arruntak baina laguntza asko eman dezakete, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira eta teoria eta praktika alderdiak ikutuaz”. Ikastaro amaierako froga gainditzen dituenak, “DYA Gipuzkoak eskaintzen duen sorosle titulua eskuratzeko aukera izango du”.