Joxan Artze omenduko dute udaberri honetan eta dagoeneko hasi dira prestaketa lanak. Lehen batzarra egin zuten martxoaren 13an, Usurbilgo Udalak deituta Potxoenean. Hurrengo bilera apirilaren 10erako finkatu dute, toki berean, arratsaldeko 18:00etan. Hitzordu horretarako proposamen zehatzak eramateko deia egin da. Laster iragarriko dute bestalde, omenaldi egun zehatza noiz izango den.