Hitz Aho Udarregiko guraso elkarteak haur minbiziari buruzko hitzaldi bat antolatu du. Apirilaren 18an asteazkena, arratsaldeko 17:00etan Udarregi eraikinean. ASPANOGI elkarteko kideek hartuko dute parte. “Haur minbiziak eremu ugari ikutzen ditu: emozioak, familia, hezkuntza, ekonomia, lana, gizarte harremanak... Hitzaldi honetan zuen itxaropena eta parte hartzea bultzatu nahi dugu, denok elkarturik lagundu diezaiegun ASPANOGIko pirata eta familiei”, Hitz Ahotik jakinarazi dutenez.
Argazkia: DV.