Larunbateko "Harria Hitz" bisita gidaturako izena aurrez eman

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 4a, 10:51

Usurbilek dituen altxorretan barrena ibilaldi interesgarria antolatu du Usurbilgo Udalak larunbat honetan, apirilaren 7an; “Harria Hitz” bisita gidatua, goizeko 10:00etan, Usurbilgo frontoitik abiatuta. Gehienez 25 lagunei zuzendua egongo denez, aurrez izena eman beharra dago.

“Gipuzkoako artista garaikideek nazioarteko ospe eta izena lortu zuten: Txillida, Oteiza, Mendiburu, Basterretxea... Arte-sorkuntzaren bidez gipuzkoar eta euskotar izateko modu bat asmatu eta zabaldu zuten. Mendibururen eskultura, Usurbilgo Plaza eta Zumetaren murala bisitatuko ditugu, hala sorkuntza-ondarearen arteko harremana aztertuz nola kultura-kontzeptuen hedapena azalduz”. Honatx egitaraua:

Apirilak 7, larunbata

 10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.

 10:15 TxTxTx (Txokoaldeko Txalaparta Txokora) bisita.

 11:30 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean.

 13:00 Zumeta Arte Estudiora bisita.

14:15 Amaiera.

Informazioa eta erreserbak:

605 729 802, info@ereiten.com

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.