1936ko memoria historikoa lantzeko ekitaldia ostegunean

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 4a, 08:58

Iragana ahaztu ez dadin, Usurbilgo memoria historikoa lantzeko deialdi irekiaren berri eman digu herritar batek NOAUA!n. 1936ko gerra garaian lehendik egina dagoen lanketan sakontzeko, dagoen informazioa, lekukotzak, aztarnak bildu eta jasoa geratu dadin, lanketa hau guztia bideratu nahi da. Apirilaren 5erako (osteguna) 19:00etan Potxoenean deitu duen aurkezpen ekitaldi batean eskainiko ditu zehaztasun gehiago. Deialdi irekia da aipatu moduan, interesa duen orori irekia egongo da ekitaldia.

Potxoenean, ez Sutegin

Opor aurreko azken astekarian ekitaldi hau Sutegin izango zela iragarri bagenizuen ere, Potxoenean antolatu da. Barka eragozpenak.