Udalerri mailako Dardo Liga antolatu dute, "Handicap-dun txapelketa". Bi tabernetan, Aitzagan eta Xarman ospatuko da. Izen ematea zabalik egongo da apirilaren 9ra arte. Jokalari bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu. Gutxienez zortziko multzoak osatu beharko dira.
Lehen hiru sailkatuentzat garaikurrak izango dira eta "liga guztiz amaitzen duten jokalariak, sari banaketa eguneko bazkarira gonbidatuak izango dira". Bazkaria, ekainaren 17rako iragarri dute Añorgan.
Informazio gehiago Xarma eta Aitzaga tabernetan jaso dezakezue edo 630 958 739 telefono zenbakian.