Bizikletak konpontzeko tailerra, emakumeei zuzendutako ahalduntze tailer berria

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 4a, 08:40

Emakumeei zuzendutako ahalduntze ikastaro berria antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak, apirilaren 14rako; bizikletak konpontzeko tailerra. "Ikastaro honen helburuak hauek dira: bizikletan ibiltzen diren emakumeek mekanika oinarrizko ezagutzak izatea eta beraien autonomia lantzea".Gurpileko atalak ezagutzea eta zulaketak konpontzea; balaztak aldatzea eta egokitzea; kate ateratzeak eta apurketak konpontzea eta oinarrizko bizikleta mantenimendua ezagutzeko aukera izango da hurrengo asteko saio praktikoan. "Bizikleta eta etxean dituzuen herramintak eramatea gomendatzen da", ohartarazi du antolakuntzak. 

Usurbildarrek lehentasuna izango duten tailer honetarako izena, aurrez eman beharko da bideotatik:

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila

943 377 110

parekidetasuna@usurbil.eus

Egunotan datozen zenbait ikastaroren berri segidan. DYA Gipuzkoak sorosle eta lehen sorospenen ikastaroa antolatu du apirilaren 7tik 28ra, larunbatero, 09:00-13:00 eta 15:00-19:00 artean, Munalurra 26ko egoitzan. Herritar orori zuzendua egongo den ikastaroa euskaraz izango da. Matrikulazioaren kostua 110 euro, ikastarorako txostena prezioaren barne dela. Ikasle kopuru mugatu batentzat egongo da lekua, “ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren”. Izena eman edo argibide gehiagorako, deitu 943 46 46 22 telefono zenbakira.

“Ikastaroak, kontuan izanik ez dela beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea, egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko du. Bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak… Ezagupen oso arruntak baina laguntza asko eman dezaketen hauek, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira eta teoria eta praktika alderdiak ikutuaz”. Ikastaro amaierako froga gainditzen dituenak, “DYA Gipuzkoak eskaintzen duen sorosle titulua eskuratzeko aukera izango du”.

KzGuneko ikastaroak

Gaurtik aurrera zabalik izango da berriz KzGunea; goizez apirila osoan zehar, 9:00-13:00 artean. Hemen KzGunera datozen ikastaroen berri:

-Apirilak 13-23, 09:00-11:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.

-Apirilak 16-27, 11:00-13:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.

-Apirilak 24-25, 09:00-11:00 “Eusko Jaurlaritza zure mugikorrean”.

-Apirilak 26-27, 09:00-11:00 “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez”.

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

“Sagarrondotik sagardora” 

Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko ikastaro praktikoaren baitan bi saio apirilean: 

Ordutegia: 09:00-13:00.

Tokia: Potxoenea.

Saioen egutegia:

-Apirilak 7: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondorekin.

-Apirilak 21: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa", Xabier Akizurekin.

-Ekainak 2: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiarekin.

-Uztailak 14: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osarekin.

-Irailak 8: "Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.

Prezioa: 96 euro ikastaro guztiko saioak, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Egun solteetan ere izena eman daiteke. Horretarako Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.

Izen ematea eta argibide gehiago:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala.