Hurbiltzen doa jada errotua dagoen dantzarien egun handia. Apirilaren 21erako iragarri du Orbeldi D.T.-k, Usurbilgo 6. Dantza Eguna. Iazko edizioaren ildotik, usurbildarrekin batera, Euskal Herriko beste zenbait txokoetatik etorriko diren dantzari taldeekin kalejira eta emanaldia eskainiko dute goiz partean. Haurren txanda izango da arratsaldean, eta segidan, Ttipika taldekoekin erromeria. Gauean, azken hilabeteotan gogotik landu duten ikuskizun berriaren estreinaldi mundiala; "Euskal Genesia" izenekoa aurten.
Kontuan izan, Dantza Egunari begirako ondoko oharra; apirilaren 21ean, eguerdi partean dantzariek egin ohi duten bazkaritarako txartelak aurrez eskuratu daitezke; apirilaren 6ra arte 16 eurotan Artzabalen. Eta egun horretatik aurrera, Orbeldi Dantza Taldeak Oiardo Kiroldegi sarreran duen egoitzan.
6. DANTZA EGUNA
Apirilak 21, larunbata
10:30 Dantza taldeei ongi etorria.
11:00 Argazki ofiziala.
11:30 Dantza taldeen kalejira herrian zehar.
- Orbeldi Dantza Taldea (Usurbil).
- Akelarre Dantza Taldea (Hendaia).
- Aurtzaka Dantza Taldea (Beasain).
- Ortzadar Dantza Taldea (Iruñea).
- Lainomendi Dantza Taldea (Derio).
13:00 Emanaldia frontoian.
14:30 Dantzarien bazkaria.
17:00 Orbeldiko haurren emanaldia frontoian.
Jarraian, TTIPIKA dantza gidatuak.
22:30 “Euskal Genesia” ikuskizuna, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.
Antolatzailea: Orbeldi D.T. eta Usurbilgo Udala.