Gipuzkoako Birako laugarren etapa osatuko dute mendizaleek igandean

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 6a, 09:00

Urte hasieratik Gipuzkoari bira ematen ari dira Andatza M.K.T.-ko kideak. Laugarren etapa, 23 kilometrokoa, apirilaren 8rako iragarri dute. Eibarretik abiatu eta Udala (Arrasate) arteko bidea osatuko dute. Goizeko 07:00etan abiatuko dira Oiardo Kiroldegitik autobusez. Izena apirilaren 4a baino lehen eman beharra zegoen. Gogoan izan, Andatza M.K.K.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izan eta aseguru txartela indarrean edukitzea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu”.

Argibide gehiagorako: andatza@hotmail.com / andatzamendizale.info

Irudia: Andatza M.K.T.

2018ko txangoen egutegia

-Urtarrilak 14: Gipuzkoako Birako lehen etapa, Usurbil-Zumaia.

-Otsailak 11: Gipuzkoako Birako bigarren etapa, Zumaia-Saturraran.

-Martxoak 11: Gipuzkoako Birako hirugarren etapa, Saturraran-Eibar.

-Apirilak 8: Gipuzkoako Birako laugarren etapa, Eibar-Udala (Arrasate).

-Maiatzak 6: Andatza Eguna.

-Maiatzak 12-13: Herri Urrats (egun bat edo biko irteera):

Egun batekoa: Ereñozu-Lesaka / Lesaka-Senpere.

Bi egunekoa: Lizuniaga-Senpere.

-Ekainak 10: Gipuzkoako Birako bosgarren etapa, Kanpazar (Arrasate)-Arlaban (Leintz Gatzaga).

-Uztailak 7-8: Errioxara irteera, 2 egun.

Uztailaren 7an: Valgañón-Posadas.

Uztailaren 8an: Cubilla-Pancorbo.

-Irailak 9: Gipuzkoako Birako seigarren etapa, Arlaban-Arantzazu.

-Urriak 12-13-14: 3 eguneko irteera Pirinioetara:

Urriaren 12an: Santa Ana-Foratón-Lizara.

Urriaren 13an: Lizara-Bisaurin-Candanchu.

Urriaren 14an: Candanchu-Aspe-Lizara.

-Azaroak 11: Otsondo-Bidarrai.

-Azaroak 22, 23, 25: Mendi Astea:

Azaroak 22, 23: proiekzioak Sutegin.

Azaroak 25: mendi irteera.

-Abenduak 16: Hernio mendian ibilaldia, goiz pasa. Alkiza-Asteasu.

Oharrak:

-Behin behineko egitaraua da, txangoak aldatu edo bertan behera gera daitezke. Irteerak burutuko direla egiaztatu behar da antolatzaileekin.

-Andatza M.K.K.-k antolaturiko mendi irteeretan parte hartzeko, ezinbestekoa da mendiko federatua izatea.

Informazio gehiago:

andatza@hotmail.com

andatzamendizale.info