Opor osteko lehen NOAUA!, apirilaren 13an

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 6a, 07:23

Hamabost eguneko etenaldiaren ostean, astebete barru, apirilaren 13an argitaratuko dugu udaberriko oporren osteko lehen NOAUA!. 735. astekarirako ohar edo zorion agur edo oharrik baldin baduzue erredakzioa@noaua.eus helbidera, NOAUA!ren bulegora edota 943 360 321 telefono zenbaki bidez helarazi, apirilaren 9a (astelehena) baino lehen.

Errigoraren produktuen bilketa

Martxoaren 20ra arte Errigoraren kanpainaren baitan oliba olioa eta kontserbak eskatu dituzuenontzako oharra. Oliba olio bidoiak apirilaren 10etik 13ra jaso beharko dituzue NOAUA! K.E.-ren egoitzan. Kontserbak ekainean. Produktuok jasotzerako unean egin beharko dira ordainketak. Informazio gehiago: errigora.eus

NOAUA! kide izateagatik sarituak

NOAUA! Kultur Elkarteko bazkide izatearen abantailetako bat, egiten ditugun zozketetan irabazi ditzakezuen sariak dituzue. Txotx boladaren amaiera honi begirako bi sari eder banatu ditugu asteotan. Batetik, Saizar sagardotegian dastatzeko bi lagunentzako otordua; Haimar Zubeldia Agirreri egokitu zitzaion. Amak jaso zuen saria bere izenean. Urdaira sagardotegian 2 lagunentzako zozketatu genuen otordua berriz, Margarita Bengoetxea Otegiri tokatu zitzaion. Zorionak! 

NOAUA!ko kide ez bazara, eta halako zozketetan parte hartu nahi baduzu, etorri NOAUA! K.E.-ren egoitzara eta segituan tramitatuko dizugu bazkidetza.