“Erne! Zerbait aldatzera doa”

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 9a, 10:29

Frontoi ingurura gerturatu bazarate, erreparatu al diozue Sutegi kultur etxeko hormari? Hala bada, egunotan ondoko kartelak jarrita daudela jabetuko zineten. Datorrenaz iragartzen gaituzte. "Erne! Zerbait aldatzera doa". Herria bizirik izateko nahia agertzen duen kartel bat ere bada tartean.

Esnatu eta lokaletik ateratzeko deia egiten da beste bi karteletan. Eta eraldaketan eragiteko gonbita luzatzen da. “Beldur asko, iritzi gabe, prekario. Alda dezagun elkarrekin”. Gogorarazten dutenez, “mugitzen denak bakarrik somatzen ditu kateak”. Kartelon esanahia laster ezagutuko dugulakoan gaude.