262, otsaileko langabetu kopuru bera martxoan Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 10a, 12:16

Aldaketarik ez martxoan, Usurbilgo langabetu kopuruan. Otsaileko datu bera errejistratu zen, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kaleraturiko azken datuen arabera. Guztira 262 langabetu zenbatu zituzten Usurbilen. Gizonezkoen artean bi langabetu gehiago eta emakumezkoen artean bi langabetu gutxiago izan arren, tarte handiz, emakume langabetu gehiago izaten segitzen du udalerri honek, 154 guztira eta lanik gabeko 108 gizonezko. 

Martxoan erregistraturiko lan kontratu kopuruari dagokionez, bestelako panorama dugu; 241 gizonezkoren kontratazioa bideratu zen joan den hilabetean, eta 143 emakumezkorena. Guztira, 384 lan kontratu erregistratu ziren martxoan. Ia denak, 356, aldi baterako.

Buruntzaldean zertxobait gorantz egin du langabetu kopuruak, otsailetik martxora; 3.272tik 3.310era. Gipuzkoan aldiz beherantz, 33.602tik 33.331era.

2018ko martxoa

Usurbil: 262.     Buruntzaldea: 3.310.    Gipuzkoa: 33.331.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 108.

25 urtetik behera: 5.

25-44 urte artean: 40.

45 urtetik gora: 63.


Emakumezkoak: 154.

25 urtetik behera: 10.

25-44 urte artean: 79.

45 urtetik gora: 65.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 9.

Industria: 34.

Eraikuntza: 16.

Zerbitzuak: 183.

Aurretik lanik gabe: 20.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 697.

Astigarraga: 240.

Hernani: 961.

Lasarte-Oria: 896.

Urnieta: 254.

Usurbil: 262.

Guztira: 3.310.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 33.331.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 384.

Aldi baterakoak: 356.

Zerbitzuen sektorean: 244.

Sexuaren arabera: 241 lan kontratu gizonezkoenak, 143 emakumezkoenak.

2018ko otsaileko langabezia datuak

 

http://www.noaua.eus/2018/03/14/gorakada-txiki-bat-berriz-otsaileko-langabezia-datuetan/