Ate irekien eguna Haur Eskolan apirilaren 16an

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 12a, 08:00

Haur Eskolan 2018-19 ikasturterako matrikulatzeko garaia badator. Apirilaren 16tik 27ra bideratu ahalko dira inskripzioak. Deialdia, 2016, 2017 eta 2018an jaiotako haurrei zuzendua dago. Adi bulego ordutegiari: 9:30-12:30. Epe honen baitan, Haur Eskolako instalakuntzak eta bertako zerbitzua ezagutzeko aukera izango da, hurrengo astelehenerako, hilaren 16rako antolatu duten ate irekien egunean. Bi saio iragarri dituzte: 17:30etan euskarazkoa, 18:30etan erdarazkoa. Argibide gehiagorako:

943 374 061

haureskola@udarregi.eus