Ostegun eguerdira arte luzatu dute alerta laranja euriteengatik

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 11a, 13:55

Astearte eguerdiaz geroztik Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak indarrean du abisu horia euriteengatik. Asteazkenerako espero dira halere, euri jasa handienak. Hori dela eta, alerta laranja aktibatuko dute asteazken eguerdiko 12:00etatik aurrera, "prezipitazio iraunkorragatik". Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, "Gipuzkoako zenbait lekutan 24 ordutan 80 l/m² baino gehiago pila daitezke, bereziki ekialdean. Prezipitazio ertaina eta oso ugaria egingo du; zenbait lekutan prezipitazioa iraunkorra izango da, batez ere egunaren bigarren partean".

Asiera batean, alerta laranjaren indarraldia gauerdira arte iragarria zuen Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak. Baina duela gutxi, ostegun eguerdira arte luzatu dute. Bihar ere beraz,  "Gipuzkoan 80 l/m² baino gehiago pila daitezke, bereziki ekialdean. Prezipitazio ertaina eta oso ugaria egingo du; zenbait lekutan prezipitazioa iraunkorra izango da".

EGUNOTARAKO IRAGARPENA

Apirilak 11, asteazkena

"Asteazkenean euria oso ugaria izango da. Zerua estalita egongo da eta etengabe egingo du euria, bereziki ekialdean non litro kopuru handia pilatuko den. Gainera, hasieran elur-kota 800 m inguruan egongo da, baina arratsaldean 1200 m ingurura igoko da. Haizea ere hizpide izango dugu, ipar-mendebaldetik gogor joko baitu eta itsaso zakarra eragingo baitu. Tenperatura balio baxuetan eta negu giroa".

Apirilak 12, osteguna

"Egunaren lehen partean ez dugu aldaketarik espero: euria sarri eta ugari egiten jarraituko du, zerua estalita egongo da eta elur-kota 1200-1400 m inguruan. Arratsalde-gauean euri gutxiago egingo du, noizbehinka eta euri txikia, eta baliteke egun amaieran ostarte batzuk ere irekitzea. Mendebaldeko haizea ibiliko da, baina leun eta egun amaieran norabide aldakorreko haizea izango dugu. Tenperatura igo egingo da, bereziki egunez, eta balio altuenak 13-15 ºC ingurura iritsiko dira".

Apirilak 13, ostirala

"Ostiralean giro nahasi eta ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Goizean giro nahiko lasaia izango da, ostarte batzuk irekiko dira eta ateri egongo da. Arratsaldean, ordea, zaparradak botako ditu han-hemenka. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da barnealdean eta ipar-mendebaldekoa nagusituko da kostaldean. Tenperaturan gorabehera handirik ez".

Informazio eguneratua, hemen: euskalmet.eus

 

https://twitter.com/Euskalmet/status/983760271112982528