Gainezka egin du errioak, azken orduotako euri jasen ondorioz. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak, Uholdeen Larrialdi Plan Bereziaren Alerta fasea aktibatu du, uholde arriskua dela eta. Trafiko Zuzendaritzak bestalde, ahal bada autoa ez hartzea gomendatu du. Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi zerbitzuek berri eman dutenez, "Lasarte-Oriako estazioa maila gorrian aurkitzen da".
Usurbilgo Udaleko alkateak, Larrialdi Mahaia deitu du ostegun goizeko 08:30etarako, sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, "uholdeak eragiten ari den kalteak neurtu eta neurriak hartzeko. Goizaldeko 3retan itsasgora dela eta, udaltzainek zaintza-lanak egingo dituzte gau osoan zehar".
Goizetik nabarmen egin du okerrerantz egoerak. 10:30ak pasatxoan, Euskalmet meteorologia agentziak berri eman duenez, "Lasarte eta Belauntzako estazioak (Oriako arroa) maila horira iritsi dira". 15:00ak alderako maila laranjara heldu da. Azken orduotan errioko puntu ezberdinetan jaso ditugun irudiak doazkizue segidan. Gogoan izan, ostegun eguerdiko 12:00ak arte alerta laranjan segiko dugula euri jasengatik:
https://twitter.com/Euskalmet/status/984125591451512833
https://twitter.com/noaua/status/984130661278732288
https://twitter.com/112_SOSDeiak/status/984115599273021440
https://twitter.com/112_SOSDeiak/status/984114499983724544
https://twitter.com/noaua/status/984116748399063040
https://twitter.com/noaua/status/984115719410454528
https://twitter.com/noaua/status/984110708848807937
https://twitter.com/112_SOSDeiak/status/984106935397076993
https://twitter.com/VOSTeuskadi/status/984086090737963009
https://twitter.com/noaua/status/984104668434444290
https://twitter.com/noaua/status/984102974417981440
https://twitter.com/noaua/status/984098211546779648
https://twitter.com/noaua/status/984093970010656768
https://twitter.com/noaua/status/984091328056262657
https://twitter.com/noaua/status/984089523285102594
https://twitter.com/noaua/status/984055652015394816
https://twitter.com/noaua/status/984054669302476800
https://twitter.com/noaua/status/984050530715619328
https://twitter.com/Euskalmet/status/984036644272697344
https://twitter.com/112_SOSDeiak/status/984034448084799489
https://twitter.com/VOSTeuskadi/status/984029532150751238
https://twitter.com/trafikoaEJGV/status/984023812646821890
https://twitter.com/trafikoaEJGV/status/984014183854469121
https://twitter.com/Euskalmet/status/983989502762016773
Gogoan izan, alerta laranjan izango gara euriteengatik ostegun eguerdira arte, "prezipitazio iraunkorragatik". "Gipuzkako zenbait lekutan 24 ordutan 80 l/m² baino gehiago pila daitezke, bereziki ekialdean. Prezipitazio ertaina eta oso ugaria egingo du; zenbait lekutan prezipitazioa iraunkorra izango da, batez ere egunaren bigarren partean".
EGUNOTARAKO IRAGARPENA
Apirilak 11, asteazkena
"Asteazkenean euria oso ugaria izango da. Zerua estalita egongo da eta etengabe egingo du euria, bereziki ekialdean non litro kopuru handia pilatuko den. Gainera, hasieran elur-kota 800 m inguruan egongo da, baina arratsaldean 1200 m ingurura igoko da. Haizea ere hizpide izango dugu, ipar-mendebaldetik gogor joko baitu eta itsaso zakarra eragingo baitu. Tenperatura balio baxuetan eta negu giroa".
Apirilak 12, osteguna
"Egunaren lehen partean ez dugu aldaketarik espero: euria sarri eta ugari egiten jarraituko du, zerua estalita egongo da eta elur-kota 1200-1400 m inguruan. Arratsalde-gauean euri gutxiago egingo du, noizbehinka eta euri txikia, eta baliteke egun amaieran ostarte batzuk ere irekitzea. Mendebaldeko haizea ibiliko da, baina leun eta egun amaieran norabide aldakorreko haizea izango dugu. Tenperatura igo egingo da, bereziki egunez, eta balio altuenak 13-15 ºC ingurura iritsiko dira".
Apirilak 13, ostirala
"Ostiralean giro nahasi eta ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Goizean giro nahiko lasaia izango da, ostarte batzuk irekiko dira eta ateri egongo da. Arratsaldean, ordea, zaparradak botako ditu han-hemenka. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da barnealdean eta ipar-mendebaldekoa nagusituko da kostaldean. Tenperaturan gorabehera handirik ez".
Informazio eguneratua, hemen: euskalmet.eus