Erraustegia geratzeagatik epaituko dituzte gaur Madrilen, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 12a, 06:57

2013. urteko azaroan ateratako ondoko argazkiak irudikatu zuenagatik epaituko dituzte ostegun honetan, apirilaren 12an, irudi horren albo banatan ageri diren bi lagunak; Ainhoa Intxaurrandieta, 2011-15 legegintzaldian Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari izandakoa eta Iñaki Errazkin, legegintzaldi berean Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatu ohia.

Argazki horrek, Zubietako erraustegiko lanak gelditzeko GHK-k, Aldundiak eta enpresa eraikitzaileek 2013ko azaroan adostu zuten akordio historikoa irudikatzen du. Urte luzez milaka gipuzkoarrek eskatutakoa betetzeagatik, erraustegia geratzeagatik epaituko dituzte gaur Madrilgo Kontu Auzitegian, Errazkin eta Intxaurrandieta. Erraustegiko lanak etetean, enpresa eraikitzaileei emandako kalte ordaina haien ondasun pertsonaletatik, hau da euren poltsikoetatik gora ordaintzea eskatzen diete egungo GHK eta Foru Aldundiko kudeatzaileek, EAJ eta PSE-k. 41 milioi eurotik gora.

Intxaurrandietari eta Errazkini galdeketa egingo diote gaur Madrilgo Kontu Auzitegian. Denis Itxaso eta Arcadio Benitez ariko dira kontrako lekuko gisa. Benitez Eibarko zinegotzia da (PSEkoa) eta Debabarrena Mankomunitateko lehendakaria.