Egoera pixkanaka normaltzen doa, azken egunotan botatako euri jasak irentsi ezin, eta azkenean, Oriak asteazken arratsaldean gainezka egin ostean. Une kezkagarrienak bart gauean bizi izan dira. Gauean zehar jo zuen goia errioak. Alerta maila goreneraino, gorriraino heldu zen Oria inguruotan. Ohiko puntuetan egin zuen gainezka. Berea duen tokia eskatu eta hartu zuen errioak Zubietan, Atallu eta Santuenea bueltan, baita Txokoalde eta Aginaga inguruetan ere.
Goizean zehar, hoberantz egin du egoerak. Urak pixkanaka beherantz doazen neurrian, lokatza nagusi errioak bart bereganatutako lur eremu eta bide bazterretan. Oriak behera egin arren, atzotik bezala, indarrez dator inguruotan. Eta ibaian gorako harrapatutakoa dakar. Deigarria esaterako, goizean Santueneko zubi parean pilatzen ari ziren enbor eta adar zatiak.
Okerrena pasa da jada. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak, azken 24 orduetan indarrean izan duen alerta laranja indargabetu du jada. Euskalmet meteorologia agentziak ezagutzera emandako datuen arabera, azken 48 orduotan, Usurbildik gertu, Lasarte-Orian esaterako, 121 litro bota ditu euritan.
"Ez da kalte esanguratsurik izan"
Atertzera egingo du hurrengo orduotan. "Arratsaldean eta gauean ostarte batzuk zabalduko dira eta euri gutxiago egingo du, noizbehinka besterik ez eta han-hemenka. Mendebaldeko haizea ibiliko da hasieran, gero aldakorra eta egun amaieran hego ukitua hartuko du. Tenperatura igo egingo da eta balio altuenak 13-15 ºC ingurura iritsiko dira". Hurrengo ordu eta egunetarako iragarpena, hemen: euskalmet.eus
Atzo iragarri moduan, goizean bildu du Udalak Larrialdi Mahaia. "Uholdeek erriberako baratzetan kalteak eragin badituzte ere, gainerakoan ez da kalte esanguratsurik izan. Zubietako Aliriko zubi inguruan, urak behera egin du nabarmen, eta udal-langileak laster hasiko dira bidea garbitzen. Ondoren zabalduko dute errepidea", ohartarazi dute Usurbilgo Udaletik. Arratsaldeko lehen ordutik zabalik da berriz, Txikierdi Zubietarekin lotzen duen bidea.
Honela jarraitu dugu goizean zehar sare sozialen bidez, azken orduek emandakoa:
https://twitter.com/Euskalmet/status/984375251843911681
https://twitter.com/noaua/status/984332768023863296
https://twitter.com/noaua/status/984336931931742208
https://twitter.com/noaua/status/984337220160163840
https://twitter.com/Euskalmet/status/984306500679106560
https://twitter.com/112_SOSDeiak/status/984330172118786048
https://twitter.com/noaua/status/984351817780944896
https://twitter.com/noaua/status/984352701365604352
https://twitter.com/noaua/status/984354875374034944
https://twitter.com/noaua/status/984356263424389120
https://twitter.com/noaua/status/984357653294952448
https://twitter.com/noaua/status/984364366119231488
https://twitter.com/noaua/status/984365721869307904
https://twitter.com/Euskalmet/status/984365488372412416