Bizikleten konponketa, emakumeen ahalduntzea sustatzeko tailerra larunbatean

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 13a, 06:53

Emakumeei zuzendutako ahalduntze ikastaro berria antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak, apirilaren 14rako; bizikletak konpontzeko tailerra. "Ikastaro honen helburuak hauek dira: bizikletan ibiltzen diren emakumeek mekanika oinarrizko ezagutzak izatea eta beraien autonomia lantzea". Gurpileko atalak ezagutzea eta zulaketak konpontzea; balaztak aldatzea eta egokitzea; kate ateratzeak eta apurketak konpontzea eta oinarrizko bizikleta mantenimendua ezagutzeko aukera izango da hurrengo asteko saio praktikoan. "Bizikleta eta etxean dituzuen herramintak eramatea gomendatzen da", ohartarazi du antolakuntzak. Usurbildarrek lehentasuna izango duten tailer honetarako izena, aurrez eman beharko da bideotatik:

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila

943 377 110

parekidetasuna@usurbil.eus

KzGuneko ikastaroak

Apirilean goizez, 9:00-13:00 artean, zabalduko dute KzGunea. Hemen KzGunera datozen ikastaroen berri:

-Apirilak 13-23, 09:00-11:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.

-Apirilak 16-27, 11:00-13:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.

-Apirilak 24-25, 09:00-11:00 “Eusko Jaurlaritza zure mugikorrean”.

-Apirilak 26-27, 09:00-11:00 “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez”.

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

"Sagarrondotik Sagardora"

Alkartasuna Kooperatibak irailera arte antolaturiko "Sagarrondotik sagardora" ikastaro praktikoaren baitan bi saio iragarri dituzte hilabete honetarako. Lehenengoa, joan den larunbaterako (apirilak 7); "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondorekin. Hurrengoa, hilaren 21erako; "Ilargia eta egutegi biodinamikoa", Xabier Akizurekin 09:00-13:00 artean Potxoenean. Izen ematea eta argibide gehiago:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak

Datozen saioen egutegia:

-Ekainak 2: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiarekin.

-Uztailak 14: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osarekin.

-Irailak 8: "Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.

Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala.