Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini elkartasuna adierazi diote elkarretaratze burrunbatsu baten bidez

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 13a, 11:42

Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini elkartasuna adierazi zioten usurbildarrek ostegun arratsaldean Mikel Laboa plazan, 2013ko azaroan Zubietako erraustegiko lanak eteteagatik Madrilgo Kontu Auzitegian epaitu zituzten egun berean. Epaiketa bidegabea salatu, Intxaurrandietari eta Errazkini elkartasuna adierazi, eta noski, usurbildarrek ez Zubietan ezta beste inon ere erraustegirik ez dutela nahi aldarrikatu zuten, atzorako Gipuzkoako herrietan deitu ziren mobilizazio zaratatsuekin bat eginez. 

DATOZEN DEIALDIAK

Apirilak 15, igandea

12:30 Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen aldeko "Bizitza erdian" elkartasun ekitaldia Azpeitiko plazan.

Deitzailea: EHBildu.

Maiatzak 17, osteguna

"Angula ustelak" hitzaldi zikloko solasaldia Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Melchorrekin, Zubietako Kaxkapen.

Antolatzailea: Gipuzkoa Zutik.