Haur Eskolan 2018-19 ikasturterako matrikulatzeko epea zabalduko dute astelehen honetan. Apirilaren 16tik 27ra bideratu ahalko dira inskripzioak. Deialdia, 2016, 2017 eta 2018an jaiotako haurrei zuzendua dago. Adi bulego ordutegiari: 9:30-12:30. Epe honen baitan, Haur Eskolako instalakuntzak eta bertako zerbitzua ezagutzeko aukera izango da, gaur bertan, hilaren 16rako antolatu duten ate irekien egunean. Bi saio iragarri dituzte: 17:30etan euskarazkoa, 18:30etan erdarazkoa. Argibide gehiagorako:
943 374 061
haureskola@udarregi.eus