Usurbilgo 6. Dantza Egunerako bost egun

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 16a, 10:13

Bost egun baino ez, jada errotua dagoen dantzarien egun handirako. Larunbat honetarako, apirilaren 21erako iragarria du Orbeldi D.T.-k, Usurbilgo 6. Dantza Eguna. Iazko edizioaren ildotik, usurbildarrekin batera, Euskal Herriko beste zenbait txokoetatik etorriko diren dantzari taldeekin kalejira eta emanaldia eskainiko dute goiz partean. Haurren txanda izango da arratsaldean, eta segidan, Ttipika taldekoekin erromeria. Gauean, azken hilabeteotan gogotik landu duten ikuskizun berriaren estreinaldi mundiala; "Euskal Genesia" izenekoa aurten.

Kontuan izan, Dantza Egunari begirako ondoko oharra; apirilaren 21ean, eguerdi partean dantzariek egin ohi duten bazkaritarako txartelak aurrez eskuratu ahalko dira, Orbeldi Dantza Taldeak Oiardo Kiroldegi sarreran duen egoitzan. 

6. Dantza Eguna

Apirilak 21, larunbata

10:30 Dantza taldeei ongi etorria.

11:00 Argazki ofiziala.

11:30 Dantza taldeen kalejira herrian zehar.

- Orbeldi Dantza Taldea (Usurbil).

- Akelarre Dantza Taldea (Hendaia). 

- Aurtzaka Dantza Taldea (Beasain).

- Ortzadar Dantza Taldea (Iruñea).

- Bizkargi Dantza Taldea (Larrabetzu).

13:00 Emanaldia frontoian.

14:30 Dantzarien bazkaria. (Txartelak 16 €tan Artzabalen apirilaren 6ra arte. Ondoren, Orbeldiren egoitzan).

17:00 Orbeldiko haurren emanaldia frontoian.

Jarraian,TTIPIKA dantza gidatuak.

22:30 “Euskal Genesia” ikuskizuna, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.

Antolatzailea:Orbeldi D.T. eta Usurbilgo Udala.