Lasarte-Oriako Landaberri Ikastolakoek bi urte daramatzate haiengandik 500 metro eskasera eraikitzen ari diren Zubietako erraustegiak ikasle zein irakasleen osasunean izan dezakeen eraginarekiko kezka agertzen eta Hezkuntza Delegazioari argibideak eskatzen. Ez dira bakarrak. Kezka berarekin bat egin du baita Oriartek, Lasarte-Usurbil Institutuak. "Kezkatuta gaude", diote NOAUA!ra helarazi duten ondoko idatzi eta argazkiaren bidez. Eta argi dute; idatzian zehar aipatzen dituzten arrazoiak tarteko, "eskatzen dugu, behin eta berriz egingo dugu, erraustegia ez egitea".
DATOZEN DEIALDIAK
Apirilak 18, asteazkena
12:00 "Osasuna bermatu" aldarripean, Errausketaren Aurkako Mugimenduak Gipuzkoako anbulatorioetan deitutako elkarretaratzeak. Usurbilgoa anbulatorio atarian.
Oriarte Institutuaren adierazpena
ORIARTE institutuko ikasle/irakasle/langile jendea gara, eskola jendea eta badu gure lanak halako lotura jakin-minarekin, gure buruari galderak eginez ikastearekin eta urteak daramatzagu gure inguruaren kalitatea zaintzeko lanean: kontsumo ohitura osasungarriak ikasten, hondakinak berrerabili, birziklatu eta gutxitzeko ahaleginak egiten, hala behar dugula izan garbi dugulako baldin eta nahi badugu bizimodu egokia ziurtatu guretzat eta gerokoentzat. Baina…
KEZKATUTA GAUDE
gure eskolatik gertu egiten ari diren erraustegiarekin gure lan hori dena alferrikakoa bihurtzen delako, egindako bidean atzera jotzea delako…
KEZKATUTA GAUDE
Ikusten dugulako agintarien itsukeria, beste herrialdetan errausketa baztertzeko bidea dela ikusi dutenean, gurean tematuta jarraitzen dutelako inork nahi ez duena bultzatzen
KEZKATUTA GAUDE
herritarron iritzi eta usteak entzun beharrean, isilarazten saiatzen direlako
HORREGATIK
eskatzen dugu, behin eta berriz egingo dugu, erraustegia ez egitea