Ereñozutik Herri Urratserako bidea osatzeko aukera maiatzean, Andatza M.K.T.-rekin

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 17a, 08:35

Azken urteotako tradizioari eutsiz, asteburu pasa antolatu du Andatza M.K.T.-k maiatzaren 12 eta 13rako, Senperen (Lapurdi) ospatuko den Herri Urrats jaialdiaren harira. Ereñozutik abiatuko dute oinez txangoa larunbatez. Nahi duenak egunbete beranduago bat egin ahalko du irteerarekin, edo zuzenean autobusez Herri Urratsera joan ahalko da. Izen ematea zabaldu dute jada. Honatx xehetasunak:

Egunak:maiatzak 12-13 (aukeran, egun bat edo biko irteera).

Bi eguneko irteera (maiatzak 12-13):

-Abiatzeko hitzordua: 8:30etan autobusez Oiardo Kiroldegitik.

-Ibilbidea: maiatzaren 12an Ereñozu-Lesaka (6,5 ordu), maiatzaren 13an Lesaka-Senpere (5,5 ordu).

-Aterpea: Lesakako Matxinbeltzenean dutxa, loa eta gosaria. Afaria aparte ordainduko da. Aterperako toaila norberak eraman beharko du.

-Prezioa: 30 euro.

Egun bateko irteera (maiatzak 13):

-Ibilbidea: Lizuniaga-Senpere (3,5 ordu).

-Abiatzeko hitzordua: 8:30etan autobusez Oiardo Kiroldegitik Lizuniagaraino (nahi duena Senpereko Herri Urrats jaialdiraino autobusez joan daiteke. Kasu honetan, ez da zertan federatua egonik).

-Prezioa: 10 euro.

Izen ematea:ordainketak maiatzaren 9a baino lehen egin, bi kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Plaza kopuru mugatua.

-Bi eguneko irteerako parte hartzaileen kasuan, 2 egunerako ibilbiderako otordua, toaila eta aldatzeko aropa eraman beharko da.

-Maiatzaren 13an Lizuniagan elkartuko dira autobusez datozenekin, Senpereko Herri Urrats jaialdira joateko. Senperetik itzultzeko autobusa, 18:30etan.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.