Abiatzear dira jaiei begira Usurbilgo Pilota Elkarteak urtero antolatu ohi duen emakumezko zein gizonezkoen arteko pala txapelketak. Maiatzean abiatu, eta aipatu moduan, finalak Usurbilgo festetan ospatuko dira. Txapelketa hauetarako inskripzio epea zabalik dago jada. Lerrootan dituzue xehetasunak:
EMAKUMEZKOEN ARTEKO PALETA GOMA TXAPELKETA
-Bikoteka jokatuko da gomazko pilotarekin.
-Txapelketaren iraupena: maiatzean abiatu eta finalak Usurbilgo jaietan jokatuko dira.
-Izen ematea: apirilaren 27ra arte, pagazpe@gmail.com helbidean edo 676 453 176 telefono zenbaki bidez.
GIZONEZKOEN ARTEKO PALA TXAPELKETA
-Binaka jokatuko da.
-Bakoitzak bere izena eman behar du eta aurrelari edo atzelari jokatzeko asmoa duen zehaztu. Gero bikoteak txandakatuz egingo da lehiaketa. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, “lehiaketa sistema parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.
-Txapelketaren iraupena: maiatzean abiatuko da eta finalak Usurbilgo jaietan jokatuko dira. Partida guztiak Aginagan eta finalak Usurbilen.
-Izen-ematea: apirilaren 20a baino lehen, huizip@gmail.com helbidean edo 626110923 telefono zenbaki bidez.
-Norentzat: 18 urtetik gorako usurbildarrentzat.
Antolatzailea: Usurbilgo Pilota Elkartea.