Hitz Aho, Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak asteazkenerako, apirilaren 18rako 17:00etan Udarregi Ikastolan antolaturiko solasaldian haur minbiziaren inguruko errealitatea ezagutzeko aukera izango da, ASPANOGI elkarteko kideen eskutik; emozioak, familia, hezkuntza, ekonomia, lana, gizarte harremanak… “Hitzaldi honetan zuen itxaropena eta parte hartzea bultzatu nahi dugu, denok elkarturik lagundu diezaiegun Aspanogiko pirata eta familiei".
"Minbiziak askorentzat hitz debekatua jarraitzen du izaten, sufrimendua eta heriotza etortzen zaigu segituan burura. Gure gizartean gertatzen den errealitate bat da, nork ez du kasuren bat izan bere inguruan. Haur edo nerabe bat bada gaixorik dagoena zein da gure jarrera? Eta gure herri edo ikastetxe berekoa bada? ASPANOGI-ren aldetik haur minbiziaren errealitatea ezagutarazi nahi dizuegu modu natural batean. Gauza asko daude azaltzeko, haur minbiziak eremu ugari ukitzen baititu: emozioak, familia, hezkuntza, ekonomia, lana, gizarte harremanak. Hitzaldi honetan zuen itxaropena eta parte hartzea bultzatu nahi dugu, denok elkarturik lagundu diezaiegun Aspanogiko pirata eta familiei".