Berdintasuna Erein gunearen bilera 18:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 18a, 06:21

Usurbilen berdintasunaren gaia eremu ezberdinetan nola ikusten dugun adierazi, iritzia eman, zalantzak argitu eta ekarpenak egiteko aukera izango da, Berdintasuna Erein guneak asteazken honetarako, apirilak 18, 18:00etan Potxoenean deitu duen bileran. Herritar nahiz eragileei zuzenduriko bilera irekia izango da. "Udalak martxan jarritako gunea da, Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Planaren jarraipena egin eta arlo horretan lehentasunak zehazteko helburuarekin. Hauxe izango dugu bigarren bilera. Gaiarekin interesa duen edonork du parte hartzeko aukera eta ekarpenak egiteko aukera".