Ostiralean irekiko dugu Udajolasen izen emateko epea

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 18a, 08:00

Zabaltzear dugu, NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak uztailerako 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzat antolaturiko aisialdiko ekimenean izen emateko epea. Bi egun barru, apirilaren 20tik aurrera egin ahalko dituzue inskripzioak NOAUA!ren egoitzan. Ohi bezala, ordainketa egiten duen agiria, izen emate orria egoki beteta eta gizarte segurantzako txartelaren kopia aurkeztu beharko dituzue. Horretarako bi osteko epea izango duzue aurten, maiatzaren 3ra arte. Ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, goizez 10:00-11:00 artean, edo arratsaldez, 16:00-18:00 artean.  200 lagunentzako tokia dago Udajolasen. 

Izen emate orriak ikastetxeen bidez helaraziko dira; bai Udarregi Ikastolan, baita Zubieta eta Aginagako herri eskoletan ere. Izen emate orririk gabe dagoenak, NOAUA!n ere eskuragarri izango ditu. Esandakoa, apirilaren 20an irekiko dugu izen ematea. Honatx Udajolasen parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzen berri: