Apirilaren 24an Joxan Artze omenduko dute Donostian

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 18a, 13:50

San Telmo museoak eta Donostiako Udalak Joxan Artze omenduko dute apirilaren 24an. Musika, dantza, poesia eta ikusentzunezko proiekzioak uztartuko ditu ikuskizunak. Emanaldia San Telmon bertan egingo da eta sarrerak gonbidapen bidez banatuko dira. Bihar goizeko 10:00etan erretiratu ahal izango dira gonbidapenak museoko leihatilan. Pertsona bakoitzeko, gehienez, bi txartel.

 

Apirilaren 24an asteazkena

Errezitatzaileak: Ramon Agirre, Miren Aranburu.

Dantzariak: Malandain Ballet Biarritz: Gaël Domenger, koreografoa eta dantza; Aureline Guillot, dantza; Mizel Théret, koreografoa eta dantza.

Musikariak eta abeslariak: Maddi Oihenart: ahotsa; Mixel Arotze, ahotsa; Mixel Etxekopar, ahotsa, txirula; Beñat Axiary,  ahotsa; Julen Axiary,  ahotsa; Pedro Soler, gitarra. Ainhoa Zubillaga, mezzosopranoa; Loreto Fdez. Imaz, organoa; Sorkunde Idigoras, viola da gamba.

Abesbatza: Ensemble Vocal Donostia.

Txalaparta: Zuaznabartarrak.

Proiekzioak: Morgancrea.

Zuzendaritza: Alberto Lizarralde, Asun Lasarte, Carlos Rodríguez.

Ordua: 20:00etan.

Ekitaldi honetara etortzeko gonbidapena eskuratu beharko da. Apirilaren 19tik aurrera, museoko leihatilan, 10:00etan hasita, dohainik banatuko dira gonbidapenak, pertsona bakoitzeko bi.

Erakusketa zabalduko dute berriro

Horretaz gain, Ikimilikiliklik JA Artzeren Unibertsoa erakusketa zabalduko dute berriro. Bihar hasi eta maiatzaren 20ra bitarte egongo da Donostiako San Telmo museoan ikusgai. Sarrera doakoa izango da eta museoaren ordutegian egongo da ikusgai.