Etxebizitzak eraiki ahal izateko egungo eraikinen eraiste lanak abiatu dituzte Ugartondon

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 18a, 11:09

Mugimendua Ugartondon gaurtik. Usurbil erdigunetik Kalezarrera bidean geratzen den eremuan eraikiko diren etxebizitza berriei lekua uzteko, egungo eraikinak eraisten hasi dira gaur. Ingurua hesitua zuten otsailaz geroztik, baina aipatu moduan, apirilaren hemezortzigarren honetan abiatu dituzte behera botatzeko lanak. Ugarte baserri ondoko eraikinean zebiltzan lanean gaur goizean.

Gogoan izan, Ugarte baserriaren bueltan eraikiko dituztela, joan den urtarrilaren 25ean, Usurbilgo Udalak Oiardo Kiroldegian zozketatu zituen babes ofizialeko 46 etxebizitza eta 46 etxebizitza tasatu. 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA