"Ilargia eta egutegi biodinamikoa" ikastaroa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2018ko apirilaren 19a

Alkartasuna Kooperatibak irailera arte antolaturiko "Sagarrondotik sagardora" ikastaro praktikoaren baitan bi saio iragarri dituzte hilabete honetarako. Lehenengoa, larunbat honetarako (apirilak 7), 09:00-13:00 artean Potxoenean; "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondorekin. Hurrengoa, hilaren 21erako; "Ilargia eta egutegi biodinamikoa", Xabier Akizurekin. Izen ematea eta argibide gehiago:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak

Datozen saioen egutegia:

-Ekainak 2: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiarekin.

-Uztailak 14: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osarekin.

-Irailak 8: "Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.

Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala.

KzGuneko ikastaroak

Apirilean goizez, 9:00-13:00 artean, zabalduko dute KzGunea. Hemen KzGunera datozen ikastaroen berri:

-Apirilak 24-25, 09:00-11:00 “Eusko Jaurlaritza zure mugikorrean”.

-Apirilak 26-27, 09:00-11:00 “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez”.

-Maiatzak 2-11, 16:00-18:00 “Argazki ukitua GIMP erabiliz”.

-Maiatzak 14-25, 16:00-18:00 “Ofimatika tresnak”.

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net