Noizbehinka egokitzen den moduan, etxeko berri lerrootan. NOAUA! Kultur Elkarteak bi lan poltsa osatzeko deia Regina du. Batetik, Usurbilgo Udalarekin batera uztailerako antolatu dugun Udajolas ekimenean aritzeko zuzendari eta begiraleen lan poltsak. Horrekin batera, kazetarien lan poltsa ere osatu nahi dugu. Albiste honetan beherago dituzue deialdion gaineko xehetasunak.
Bazkideentzako datozen sariak
Adi bestalde NOAUA! Kultur Elkarteko bazkideok. Elkarte honetako kide izan eta zuen ahalegina eskertzen segi nahi dugu, asteotarako antolatu ditugun bazkideontzako zozketon bidez:
-Apirilak 20: Aginaga Sagardotegian bi lagunentzako otorduaren zozketa.
-Maiatzak 2: Jexux Artze K.E.-k maiatzaren 4rako 20:00etan Sutegin antolaturiko "Errementari" filma ikusteko bi sarreren zozketa.
-Maiatzak 2: Jexux Artze K.E.-k maiatzaren 5erako Sutegin 20:00etan antolatu duen "Ez dok hiru" antzezlana ikusteko bi tarreren zozketa.
Oraindik NOAUA! kide ez bazara, sariok eta abantaila gehiago izateko, etorri NOAUA!ren egoitzara eta berehala tramitatuko dizugu bazkidetza. Argibide gehiagorako: 943 360 321 edo elkartea@noaua.eus