Joxan Artzeren omenezko ekitaldirako gonbidapenak San Telmo Museoan eskura daitezke

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 19a, 10:28

San Telmo Museoak eta Donostiako Udalak Joxan Artze omenduko dute datorren astean. Kultur ekitaldi baten bitartez egingo dute, apirilaren 24an asteazkena, San Telmo Museoan bertan arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldi honetara bertaratzeko, gonbidapena eskuratu behar da aldez aurretik. Gaur goizeko 10:00etatik aurrera hartu ahal izango da emanaldirako txartela.

Apirilaren 24ko ikuskizunak musika, dantza, poesia eta ikusentzunezko proiekzioak uztartuko ditu. Emanaldia San Telmon bertan egingo da eta sarrerak gonbidapen bidez banatuko dira. Gaur goizeko 10:00etan erretiratu ahal izango dira gonbidapenak museoko leihatilan. Pertsona bakoitzeko, gehienez, bi txartel. Hauexek izango dira ekitaldian parte hartuko duten artistak.

 

Omenaldia, apirilaren 24an asteartea

19:00etan, San Telmo Museoan.

Errezitatzaileak: Ramon Agirre, Miren Aranburu.

Dantzariak: Malandain Ballet Biarritz: Gaël Domenger, koreografoa eta dantza; Aureline Guillot, dantza; Mizel Théret, koreografoa eta dantza.

Musikariak eta abeslariak: Maddi Oihenart: ahotsa; Mixel Arotze, ahotsa; Mixel Etxekopar, ahotsa, txirula; Beñat Axiary,  ahotsa; Julen Axiary,  ahotsa; Pedro Soler, gitarra. Ainhoa Zubillaga, mezzosopranoa; Loreto Fdez. Imaz, organoa; Sorkunde Idigoras, viola da gamba.

Abesbatza: Ensemble Vocal Donostia.

Txalaparta: Zuaznabartarrak.

Proiekzioak: Morgancrea.

Zuzendaritza: Alberto Lizarralde, Asun Lasarte, Carlos Rodríguez.