Usurbilgo 6. Dantza Egunerako bi egun baino ez jada! Albiste honi atxikitako bideoan duzue, Ttipika Dantza Gidatuak taldekoekin iazko edizioan bizi izan zen giro ederra. Bueltan datoz aurten ere. Ttipikakoen saioa, "Euskal Genesia" ikuskizunaren estreinaldia, dantzarien topaketa, haur eta gaztetxoen emanaldia... Osagai erakargarriez josi du apirilaren 21eko egitaraua Orbeldi Dantza Taldeak:
USURBILGO 6. DANTZA EGUNA
Apirilak 21, larunbata
10:30 Dantza taldeei ongi etorria.
11:00 Argazki ofiziala.
11:30 Dantza taldeen kalejira herrian zehar.
- Orbeldi Dantza Taldea (Usurbil).
- Akelarre Dantza Taldea (Hendaia).
- Aurtzaka Dantza Taldea (Beasain).
- Ortzadar Dantza Taldea (Iruñea).
- Bizkargi Dantza Taldea (Larrabetzu).
13:00 Emanaldia frontoian.
14:30 Dantzarien bazkaria. (Txartelak 16 €tan Artzabalen apirilaren 6ra arte. Ondoren, Orbeldiren egoitzan).
17:00 Orbeldiko haurren emanaldia frontoian.
Jarraian, TTIPIKA dantza gidatuak.
22:30 “Euskal Genesia” ikuskizuna, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.
Antolatzailea:Orbeldi D.T. eta Usurbilgo Udala.