Apirilaren 13an, hurrengo hilabeteotarako dinamika aurkeztu zuen Usurbilgo gazte mugimenduak Sutegin. Hamaika ekimen iragarri zituzten azarora bitarte. Hilabetero, gai bati heldu eta "gaiari erpin, ertz eta adar guztietatik aztertu eta hausnartu nahi dugu". Apirilean, hilaren 28ko Lan Osasunaren Egunaren eta maiatzaren 1eko Langileen Egunaren harira, prekarietatea da hautatu duten gaia. "Prekarietateari buruz jardungo dugun hilabete honetan, gauza ugari ditugu zuretzako. Jolasak, hitzaldiak, solasaldiak, eta parranda uztartuz, herria bizirik!!!", iragarri dute sare sozialen bidez. Honatx iragarri dituzten ekintzak:
PREKARIETATEAREN INGURUKO EKINTZAK
Apirilak 20, ostirala
20:00 Luntxa Sutegin.
21:30 Prekarietateari oka Askatasuna plazan.
Apirilak 21, larunbata
11:00 Langile babes sarea Sutegin.
20:00 Pelikula.
22:00 Afaria Aitzagan. Izen ematea bertan.
Apirilak 27, ostirala
22:00 Oreretan etxebizitza sozialaren proiektua Sutegin.
Apirilak 28, larunbata
18:30 M1 gazte kontzentra.
19:00 Elekro Papo.
23:00 Kontzertu gaua: Kezka, Zaparra eta Dj Manolo 62.
Manifestua: "Usurbilgo Gazteak martxan! Orainari heldu, eta etorkizuna guretzat!"
Antolatzailea: Usurbilgo gazte mugimendua.