Udajolasen izen emateko aukera gaurtik, NOAUA! K.E.-ren egoitzan

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 20a, 07:09

Ostiral goiz honetan, 10:00etatik aurrera zabalik izango da NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak uztailerako 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzat antolaturiko aisialdiko ekimenean izen emateko epea, NOAUA!ren egoitzan. Izen ematea bideratzeko bi asteko epea izango duzue aurten; gaur hasi (apirilak 20) eta maiatzaren 3ra arte. Ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, goizez 10:00-11:00 artean, edo arratsaldez, 16:00-18:00 artean. 200 lagunentzako tokia dago Udajolasen. 

Aurkeztu beharrekoa

Ohi bezala, ordainketa egiten duen agiria, izen emate orria egoki beteta eta gizarte segurantzako txartelaren kopia aurkeztu beharko dituzue. Horrekin batera, garrantzitsua den beste kontu bat; izen emate orrian adierazten ez bada ere, uztailean zehar udalekuetan parte hartuko duten umearen edo umeen bila nor joango den adierazi beharko da, inskripzioak bideratzera zatoztenean.

Udajolaserako izen emate orriak ikastetxeetan banatu ditugu; bai Udarregi Ikastolan, baita Zubieta eta Aginagako herri eskoletan ere. Izen emate orririk gabe dagoenak halere, NOAUA! K.E.-ren egoitzan eskuragarri izango ditu. Honatx Udajolasen parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzen berri: