Egun bakar bat baino ez, dantza jaialdi handia ospatzeko. Usurbil dantzaleku handian bilakatuko duen egitarau oparo askoa osatu du Orbeldi D.T.-k apirilaren 21erako. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako dantza taldeen topaketa eta kalejira, Orbeldiko kide gaztetxoen emanaldia, Ttipika Dantza Gidatuak taldekoek girotuko duten erromeria, "Euskal Genesia" herri emanaldiaren estreinaldia...
Eta herri mailan urtero egiten den emanaldi handienaren atarian, ondoko argazkia helarazi digute Orbeldi Dantza Taldetik. Aurreko asteburuko azken entsegu saio orokorrean atera zuten irudia duzue. Ikusten dituzuen moduan, estreinaldi handirako prest eta gogotsu.
Argi dago zein den larunbaterako gonbita; plazara, dantzara!
USURBILGO 6. DANTZA EGUNA
Apirilak 21, larunbata
10:30 Dantza taldeei ongi etorria.
11:00 Argazki ofiziala.
11:30 Dantza taldeen kalejira herrian zehar.
- Orbeldi Dantza Taldea (Usurbil).
- Akelarre Dantza Taldea (Hendaia).
- Aurtzaka Dantza Taldea (Beasain).
- Ortzadar Dantza Taldea (Iruñea).
- Bizkargi Dantza Taldea (Larrabetzu).
13:00 Emanaldia frontoian.
14:30 Dantzarien bazkaria. (Txartelak 16 €tan Artzabalen apirilaren 6ra arte. Ondoren, Orbeldiren egoitzan).
17:00 Orbeldiko haurren emanaldia frontoian.
Jarraian, TTIPIKA dantza gidatuak.
22:30 “Euskal Genesia” ikuskizuna, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.
Antolatzailea:Orbeldi D.T. eta Usurbilgo Udala.