Furgobaratza bueltan dator gaur tomatearen tailerrarekin, Agerrazpiko udal baratzetara

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 23a, 09:53

Gipuzkoako Baratze Parke sarean aholkularitza zerbitzua eskaini eta baratze parke batetik bestera ibili ohi den Furgobaratza, Agerreazpiko udal baratzeen parkera itzuliko da astelexen honetan, apirilaren 23an. “Tomatearen tailerra” egingo da 18:00-19:30 artean. Informazio gehiago: ekogunea.eus / baratzeparkea.ekogunea.eus

DATOZEN IKASTAROAK

Emakumeen ahalduntze eskola

Emakumeentzako oinarrizko elektrizitate tailerra antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak Usurbilgo Lanbide Eskolarekin elkarlanean, maiatzaren 2tik 30era. Saioak asteazkenero izango dira Lanbide Eskolan, 17:00-20:00 artean. Doako ikastarorako izena aurrez eman beharko da, parekidetasuna@usurbil.eushelbidera idatzita edo 943 377 110 telefono zenbakira deituta.

KzGuneko eskaintza maitzean

Apirilaren 27ra arte goizez zabalduko dute KzGunea, 09:00-13:00 artean. Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean itxita egongo da. Hilaren 2tik aurrera aldiz, arratsaldez irekiko dute, 16:00-20:00 artean. Hemen KzGunera datozen ikastaroen berri:

-Apirilak 24-25, 09:00-11:00 “Eusko Jaurlaritza zure mugikorrean”.

-Apirilak 26-27, 09:00-11:00 “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez”.

-Maiatzak 2-11, 16:00-18:00 “Argazki ukitua GIMP erabiliz”.

-Maiatzak 14-25, 16:00-18:00 “Ofimatika tresnak”.

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37

943023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

Kantu-jira

Kantu zaleen txanda larunbatean. Usurbilgo Kantu Taldeak antolatuta, azken hilabeteotan bezala, apirilaren 28an, baina eguerdi partean. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik. Kantu liburuxka hartu eta abestera animatzen dute. Gogoan izan, Kantu Taldekoak astelehenero biltzen dira entseguetarako 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan.