Joxean Artze omenduko dute gaur Donostiako San Telmo Museoan

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 24a, 11:24

San Telmo Museoak eta Donostiako Udalak Joxan Artze omenduko dute astearte honetan, apirilaren 24an, San Telmo Museoan 20:00etan. Apirilaren 24ko ikuskizunak musika, dantza, poesia eta ikusentzunezko proiekzioak uztartuko ditu. Gonbidapen gutxi batzuk baino ez zaizkio geratzen antolaluntzari eta hauek, omenaldi hasi aurretik banatuko dituzte 19:00etan, museoko leihatilan. Pertsona bakoitzeko, gehienez, bi txartel. San Telmotik ohartarazi dutenez halere, "ekitaldia streaming bitartez jarraitzeko aukera ere izango da gure webgunean". 

Erakusketa hilabetez

2016ko ekainean Potxoenean izan genuen “Ikimilikiliklik, J.A. Artzeren unibertsoa” erakusketa Donostiako San Telmo museoko Laborategian bisitatu ahalko duzue berriz, maiatzaren 20ra arte. Ordutegi honetan zabalduko dute, irudi, musika eta soinu mundu baten bidez, Artzeren 40 urte baino gehiagoan zehar garatutako lan poetikoan murgiltzea ahalbidetzen duen erakusketa: 10:00-20:00 artean, asteartetik igandera. Sarrera doakoa izango da.

Erakusketa hau antolatuta, Artze hil zen egun berean aipatu museoak sare sozialen bidez iragarritakoa beteko du. Erakusketa honen bidez omendu asmo du San Telmok, urte hasieran zendu zen sortzaile usurbildarra. Eta erakusketa honen baitan, antolatu dute gaurko omenaldia.

Hitzordua: apirilaren 24an 20:00etan, San Telmo Museoan.

Errezitatzaileak: Ramon Agirre, Miren Aranburu.

Dantzariak: Malandain Ballet Biarritz: Gaël Domenger, koreografoa eta dantza; Aureline Guillot, dantza; Mizel Théret, koreografoa eta dantza.

Musikariak eta abeslariak: Maddi Oihenart: ahotsa; Mixel Arotze, ahotsa; Mixel Etxekopar, ahotsa, txirula; Beñat Axiary,  ahotsa; Julen Axiary,  ahotsa; Pedro Soler, gitarra. Ainhoa Zubillaga, mezzosopranoa; Loreto Fdez. Imaz, organoa; Sorkunde Idigoras, viola da gamba.

Abesbatza: Ensemble Vocal Donostia.

Txalaparta: Zuaznabartarrak.

Proiekzioak: Morgancrea.

Zuzendaritza: Alberto Lizarralde, Asun Lasarte, Carlos Rodríguez.

Informazio gehiago: santelmomuseoa.eus