Martxoaz geroztik abian den Hitzartu prozesuaren baitan, orain arte galarazia izan zafen hitza hartzeko aukera izango da hondakinen kudeaketaz, maiatzaren 5ean Lasarte-Oriako Landaberri Ikastolan antolatu duten herritarrentzako parte hartze jardunaldiaren baitan. Aurrerapen gisa, hemen doakizue eguneko egitaraua eta xehetasun hainbat. Egunotan zehaztasun gehiagoren berri ematen joango gara.
“Gure bizitzaren kontrola nahi dugu, hondakinekin hasiko al gara? Eta adostasuna bilatuz egingo al dugu?
Maiatzaren 5ean hitza hartu nahi duen orok hitzordua du Lasarte-Oriako Landaberri Ikastolan:
Jardunaldia: “Hondakinen kudaketan, ikuspegi anitzetik, adostasuna bilatu nahian: osasuna, ingurumena, ekonomia eta demokrazia”.
Galderak: “Borondate kontua da, garaiz al gaude? Nola lortu daiteke adostasuna? Nola egin dezakegu informatzeko, eztabaidatzeko eta parte hartzeko eskubideak bermatu daitezen? Ba al da arazoa konpontzeko egokiagoa den biderik?”.
Maiatzak 5, larunbata
Lasarte-Oriako Landaberri ikastolan:
10:15 Harrera.
10:30 Irekiera eta agenda osatu.
11:45-14:00 Gune irekiko solasaldiak, adin guztietarako.
14.00-15.30 Bazkaria. Menua: paella, fruta eta edaria, 3 euro.
15.30-16:30 Gune irekiko solasaldiak, adin guztietarako.
16:30-17:00 Itxiera.
17:00 Jaia.
Haurren parte hartzea eta zaintza: etorkizunari buruz iritzia emateko aukera izango dute haurrek. Jarduera bereziak antolatuko dira haientzat egunean zehar, begiraleekin.
Izen ematea eta bazkarirako erreserbak: komunikazioa@gurasos.org
Beste ekintzak: haurtzaindegi zerbitzua ekintzekin, askariarekin eta musika.
Informazio gehiago: