Zumarteko Mintzaira Taldeko kideak Donostiako Musikenen izango dira gaur

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 25a, 08:00

Asteazken honetan, Zumarteko  Musika Mintzairako ikasleak Donostiako Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian izango dira.  Tema e variazioni izenburupean egingo den kontzertu didaktikoan hartuko dute parte. Zumarteko kideek aurreratu digutenez, "hari laukote bat, haize boskote bat, pianojole bat, perkusio zein dantza talde bat eta euskaraz arituko den hizlari bat arituko dira". 

Villabonako Guria Antzokian

Bestetik, apirilaren 19an, Zumarte Musika Eskolako talde batzuk Villabonako Guria Antzokian jo zuten. Kontzertu hau XIV. Soinurbil Musika Astearen barruan egin zuten "trukaketa kontzertuaren bigarren zatia izan zen", Zumartetik aditzera eman digutenez. Villabonako emanaldian trikitilari-panderojole taldea, gitarra taldea, akordeoilariak eta banda aritu ziren. "Villabonako Loatzo Musika Eskolako taldeekin batera kontzertu polita eskaini zuten".

Akordeoilariak, Tarragonan

Apirilaren 21ean larunbata, Lau Haizeta Akordeoi Orkestrako kide diren Zumarte Musika Eskolako akordeoilariak Tarragonako Ametlla de Mar herrian izan ziren.  XVI. Acordionada izeneko jaialdi ospetsuan hartu zuten parte. Eguerdiko 12:00tan lehen saioa eskaini ondoren, Lau Haizeta Akordeoi Orkestrako kideak bigarren kontzertu batean aritu ziren arratsalde partean. Acordionada jaialdian batu ziren beste talde batzuekin batera jo zuten. Argazki hauek dira Tarragonako egonaldiaren lekuko.