"Kalean otso, etxean uso" antzezlana 18:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 26a, 08:00

Txotxongiloak protagonista izango dituen antzezlana antolatu du 3 urtetik gorakoentzat Usurbilgo Udalak ostegun honetarako. Patata Tropikala Antzerki Laborategiak eskainiko duena; "Kalean otso, etxean uso" izenekoa. Apirilaren 26an, 18:00etan Sutegin. Sarrera doan.  Taldeak "ipuin desberdinak nahastu ditu, bizikidetzaz hitz egiteko. Txotxongiloak, antzerkia, ilusioa eta irudimena nahastu ditu antzezlan dinamiko eta dibertigarria sortzeko". 

Informazio gehiago: http://patatatropikala.com/KaleanOtso.html

Sinopsia

"Azken uneko notizia!!!!!, Azken uneko notizia!!!! Hiru Txerritxoak desagertu dira!!!!!. Gertaerak ez daude batere garbi, baina otsoak desagertarazi dituela dirudi... Egunkarietan berri hau zabaltzen da!! Herri guztiak, Otsoa errudun dela esaten du. Orduan Fernandez eta Fernandez detektibeek ikerketa abiatzen dute. Egoera ikusirik, otso bat bide luze bat egitera beharturik dago, eta bere herrialdea atzean uzten du.

Ehiztari batek, muga babesten du. Otsoa gertu dabil eta oso arriskutsua da... Txanogorritxo, amonaren etxera doa, ehiztariak muxu baten truke lagunduko du. Bitartean, Fernandez eta Fernandez detektibeek ikerketarekin jarraitzen dute.

Patata Tropikala Antzerki Laborategiak ipuin desberdinak nahastu ditu, bizikidetzaz hitz egiteko. 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen antzezlana, oso modu didaktiko eta erraz batez, tematika hauek lantzen ditu. Edozein adinetako pertsonek uler ditzaten gaur egungo gizarteak pairatzen dituen arazoak.

Berrio ere txotxongiloak, antzerkia, ilusiona eta irudimena nahastu ditugu antzezlan dinamiko eta dibertigarria sortzeko, baina baita ere pentsarazi egiten gaituena".