Andatzan indusketa lanak egiteko boluntarioak behar ditu Aranzadik

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 26a, 10:13

Uda partean Andatzan egingo dituen indusketa lanetarako behar ditu boluntarioak Aranzadi Zientzia Elkarteak. Lanotan parte hartu edo lagundu nahi duenak maiatzaren 18a baino lehen eman behar du izena (doan) aranzadi.eus atarian. Informazio gehiago web orrialde horretan jaso daiteke. Andatzan soilik ez, beste hainbat txokoetan ere egingo dituzte lanok.

Andatzaren kasuan bideratu asmo duten ikerketa arkeologikoaren helburua,  “gure lurraldeko Kalkolito eta Brontze Aroa hobeto ezagutzea da, Andatza, Belkoain, Garate eta Zarate mendietan kata eta zundaketen bitartez, guztiak Oria ibaiaren inguruan kokatzen direnak. Orain arte monumentu megalitiko batzuk aurkitu izan dira bertan eta ikerketa honi esker garai eta kronologia desberdinetako zantzu interesgarriak agertzen ari dira, horietako asko historikoak”.

5 lagunentzako lekua egongo da. Aranzaditik ohartarazi dutenez, “lanak egun solteeetan egingo dira, uztaila-urria bitartean. Indusketa honetan eskualdeko pertsonek izango dute lehentasuna, zundaketa eremutik gertuago baitaude”. Egitasmo honetako laguntzaileak dira Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Izen ematea:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScUsRPxQicegKwxjFG5LZV-pVzij-sDvTPIbw59UHbwo_9lyQ/viewform

Informazio gehiago:

aranzadi.eus