Apirilaren 13an Sutegin Usurbilgo gazte mugimenduak hilabeteotarako aurkezturiko dinamika berriaren baitan, hilabete bakoitzean gai bat hautatu eta haren inguruan jarduerak antolatu asmo dituzte. Apirila prekarietateari eskaintzen ari dira. Aurreko asteburuan luntxarekin batera, besteak beste, prekarietatearen oka jokoa iragarria zuten. Segidan dituzue astebururako antolatu dituzten ekintzak:
Apirilak 27, ostirala
22:00 Oreretan etxebizitza sozialaren proiektua Sutegin.
Apirilak 28, larunbata
18:30 Maiatzaren 1ari begirako gazte kontzentra.
19:00 Elekro Papo.
23:00 Kontzertu gaua: Kezka, Zaparra eta Dj Manolo 62.
Antolatzailea: Usurbilgo gazte mugimendua.
Usurbilgo Gazteak martxan!
Orainari heldu, eta etorkizuna guretzat!
Egunerokotasunean itsuturik korronteak garamatzan norabidea jarraitzera jotzen dugu askotan, gure inguruan duguna eta gu geu ere nor garen jakin gabe. Honen aurrean, begiak zabaldu eta gazteok herrian dugun tokia indartzeko asmotan gatoz. Herrian eta bizitzan ditugun arazo eta zapalkuntzez eztabaidatzen gabiltza ekintzetara jauzia emateko prest.
Etorkizuna, zeinen hitz abstraktua, bizi dugun garai honetan. Azken urteotan, murrizketak gora eta murrizketak behera, gure aiton-amonek lortutako eskubide sozial guztiak banan bana nola kentzen dizkiguten ikusten ari gara: lan-hitzarmenen desagertzea; bizitza garestitzen eta soldatak gero eta baxuagoak; lan-kontratu prekarioak; alokairu eta etxebizitza ordainezinak; artea eta kulturari murrizketak nonahi; heteropatriarkatuan oinarritutako hezkuntza, eta abar luze bat.
Ezinegona eragiten digu gazteoi, eta beharra sentitu dugu horri buruz hausnartzeko. Geure etorkizunari helduko badiogu, ezinbestekoa baita orainari erreparatzea. Ikasle zein langile bezala ahalduntzeko, bizi ereduaz hausnartzea, aisialdi motaz aritzea, etab. Horregatik, apiriletik azarora bitarte, hamaika ekimen antolatu, eta hausnarketa, aisialdia eta borroka uztarri berean kokatu ditugu.
Giro alaia eta parte-hartzailea bilatzen dugu. Gai bakoitzarekin, elkargune bana eratuko dugu. Hala, hilabete bakoitzean gai bati heldu, eta gaiari erpin, ertz eta adar guztietatik aztertu eta hausnartu nahi dugu.
Plangintza guzti hau azaltzeko apirilaren 13an (ostirala) aurkezpena egingo dugu 22:30etan Sutegin.
Honaxe egitaraua:
-Apirila: Ikasle eta langile, xoxikgabe betire!
-Maiatza: Euskara, artea eta Aisialdia herriaren bizia!
-Ekaina: PARE ETA KIDE, Ta PuntO!
-Uztaila: Ume eta gazteak herriko jabeak! Urban day!
-Abuztua: Akanpaden hilabetea, gurea ilargi betea!
-Iraila: Herria Xutan!!!kartzela eta motxiladun umeak.
-Urria: Hilabete bakoitzaren hausnarketen inguruan mahai inguruak eta hausnarketa orokorra.
-Azaroa: Gazte eguna
Hilabete bakoitzak bere egutegi propioa izango du, eta osatu ahala, joango gara kaleratzen. Bide batez, herriko eragile eta talde guztiei eskua luzatu nahi diegu, hilabete bakoitzeko dinamikan parte hartzera, eta guztion artean egutegia osatzera. Elkarlana baitugu bide, eta arnasbide.
Azarora bitarte, ondo pasatzen, ikasten eta borrokan ondo pasa dezagun!
Gazteok argi dugu. Gure eskubide guztien jabe, Usurbil bizi eta euskaldun batean bizi nahi dugu. Eta orainari heltzera goaz, etorkizuna gurea izan dadin!