Kantu-jirak girotuko du larunbat eguerdiko poteo ordua

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 27a, 08:24

Kantu zaleen txanda larunbatean. Usurbilgo Kantu Taldeak antolatuta, baina azken hilabeteotan bezala, apirilaren 28an, eguerdi partean. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik. Kantu liburuxka hartu eta abestera animatzen dute. Gogoan izan, Kantu Taldekoak astelehenero biltzen dira entseguetarako 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan.

DATOZEN IKASTAROAK

Oinarrizko elektrizitate tailerra emakumeentzat maiatzean

Emakumeentzako oinarrizko elektrizitate tailerra antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak Usurbilgo Lanbide Eskolarekin elkarlanean, maiatzaren 2tik 30era. Saioak asteazkenero izango dira Lanbide Eskolan, 17:00-20:00 artean. Doako ikastarorako izena aurrez eman beharko da, parekidetasuna@usurbil.eushelbidera idatzita edo 943 377 110 telefono zenbakira deituta.

Biodantza ikastaroa

Hitz Aho, Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, maiatzaren 7, 16 eta 21erako iragarri dituzte saioak, 17:00-18:30 artean. Apirilaren 27ra arteko epea duzue izen emateko, hitzaho@udarregi.eushelbidean. Prezioa: 20 euro. “Saio horietan gure egunerokotasunean, gure gorputzek, sentimenduek eta emozioek zer esaten diguten entzuteko tartetxo bat izango dugu, pertsona bere osotasunean hartuz. Anima zaitezte gorputza mugimenduan jartzera!”.

KzGuneko eskaintza maitzean

Apirilaren 27ra arte goizez zabalduko dute KzGunea, 09:00-13:00 artean. Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean itxita egongo da. Hilaren 2tik aurrera aldiz, arratsaldez irekiko dute, 16:00-20:00 artean. Hemen KzGunera datozen ikastaroen berri:

-Maiatzak 2-11, 16:00-18:00 “Argazki ukitua GIMP erabiliz”.

-Maiatzak 14-25, 16:00-18:00 “Ofimatika tresnak”.

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37

943023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net