Maiatzeko kultur agenda kalean, datorren hilabeteak ekitaldi eskaintza zabala dakar

Noaua Aldizkaria 2018ko api. 30a, 11:57

Kultur ekitaldien loraldia maiatzean. Usurbilgo Udalak kaleratu berri duen kultur agenda errepasatu besterik ez dago, urteko hilabete mugituenetarikoetan murgiltzear garela ikusteko. Maiatzeko lehen hiru igandeetan, Usurbilgo kultur eskaintzan sustrai sakonak dituzten ibilbide luzeko hiru hitzordu izango ditugu; hilaren 6an Andatza Eguna, 13an aurten bi egunez aurreratu eta indartu asmo duten Baserritarren Eguna eta maiatzaren 20an, 37. Sagardo Eguna! 

Hilabeteari ordea, Jexux Artze Kultur Elkarteak antolaturiko udaberriko ekitaldiek emango diote hasiera; duela gutxi zinemetan estreinaturiko "Errementari" filmak eta "Ez Dok Hiru" antzezlanak. Gogoan izan, ekitaldiotarako sarrerak aurrez eskura ditzakezue Lizardi liburu dendan. 

Ikastolaren 50. urtemugako ekitaldiak

Urtemuga bat; ikastolaren 50 urteei lotuta, bi hitzordu maiatzean, ekaineko ekitaldi aste potoloaren atarian; Udarregi baserrira irteera maiatzaren 12an, eta hilaren 18an, berriki grabatu duten diskoaren jendaurreko aurkezpen ekitaldia. Zubietako Eskola Txikiak ere Udaberri Festa ospatuko du ohi bezala, maiatzaren 22tik 26ra. 

Liburu aurkezpen bat ere bai maiatzaren 9an. Herritar batek, Iñaki Zabaleta Gorrotxategik idatzitako "Humboldt Euskal Herrian: nazioa eta hizkuntza" lanaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango da Sutegin. Eta antzerkiari lotuta, beste hitzordu bat; ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute Muxurbil taldekoek: