Odola emateko urteko hirugarren hitzordua datorren astelehenean, maiatzaren 7an. Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin finkatu ohi duen hitzordua, 18:00-20:30 artean anbulatorioan.
Odola emateko baldintza nagusiak
-18-70 urte artean izatea.
-50 kg baino gehiago pisatzea.
-Osasuntsu egotea.
-Gure odolaren bitartez besteei kutsa diezaiekegun gaixotasunen bat harrapatzea eragingo ligukeen inolako arrisku-jarduerarik egin ez izana.
-Zalantzak argitzeko: gotatanta.eus edo gerturatu anbulatoriora, odol emate egunean.
-Odol emanaldien maiztasuna: urtean 3 aldiz.
Urtean zehar: bi hilean behin, lehen astelehenetan.
Informazio gehiago: gotatanta.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.