2017ko aurrekontuen balantze positiboa egin du Udalak

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 2a, 11:06

Sarrera baino gastu gehiagorekin, 0 defizitarekin, konpromiso ia denak beteta, hala likidatu ditu dekretu bidez Usurbilgo Udalak 2017ko aurrekontuak. Modu eraginkorrean eta zuhurtziaz kudeaturiko aurrekontuak izan direla nabarmentzen dute udal gobernu taldetik. Urteetako kudeaketa egokiaren ondorioz, adierazi dutenez, “Udalak kaudimen ekonomiko ona du, hau da, bere betebehar ekonomiko guztiei erantzuteko gaitasuna du. Zenbakiek argi erakusten dute hori, eta, beraz, gurea ez ezik, aurrekoen meritua ere bada”.

Hemen Udalak 2017ko aurrekontuei lotuta argitara emandako hainbat zenbaki:

Sarrerak

Aurreikusitakoa: 11.057.464 euro.

Izandako sarrerak: 10.594.032,50 euro.

Aiurreikusitakoaren %95,81 bete da.

Gastuak

Aurreikusitakoa: 11.057.464 euro.

Gastatu dena: 10.271.049,65 euro.

Aurreikusitakoaren %92,89 bete da (Udalak ohartarazi duenez, “2017an hartuak dituen konpromisoak falta dira, 274.136,81 euro. Exekuzio maila handitzea ekarriko du horrek).

Superabita: 665.

Gerakina (Udalak erreserban duen dirua): 940.375,53 euro.

Zor bizia: 813.378,92 (%7,76, legeak 2016an onartutako ohiko eskubideen %77an ezarritako mugaren oso azpitik).