Sare sozialen bidez iragarri dutenez, "une garrantzitsu eta historikoak bizi ditu Ezker Abertzaleak, eta horrenbestez, Euskal Herriak. Egoera politikoaz eta aurrera begirakoaz hausnatzeko, batzarrak deitu dira herri guztietan. Etor zaitez, oso garrantzitsua da-eta". Herri honi dagokiona, asteazken honetarako (maiatzak 2) deitu du Sortu Usurbilek, arratsaldeko 19:00etan Aitzagan.
"Siria odoletan" hitzaldi eta mahai ingurua larunbatean
“Siriako herria 7 urteko gerra gordinean murgildua dago. Hemendik urrun geratzen zaigun gatazka honetan, ISSIS erakunde terroristaren aurkako lehen guda frontea bilakatu da. Munduko indar militar boteretsuenak ere bertan dira bata bestearen aurrean. Kurduak ere beren lurraren defentsan ari dira terroristen kontra. Hori guztia salatu eta argia jarri asmoz” antolatu du Usurbilgo Sortuk mahai-ingurua maiatzaren 5erako, larunbat honetarako beraz, arratsaldeko 19:00etan Potxoenean. Askapenako kide Aratz Estonbak eta Siriaren Aldeko kide Aritz Saidik parte hartuko dute "Siria odoletan" izeneko saio honetan.