NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak uztailerako 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzat antolaturiko aisialdiko ekimenean izen emateko azken eguna duzue ostegun hau, maiatzaren 3a. Ordutegi honetan: goizez 10:00-11:00 artean, edo arratsaldez, 16:00-18:00 artean, NOAUA! K.E.-ren egoitzan. 200 lagunentzako tokia dago Udajolasen.
Aurkeztu beharrekoa
Ohi bezala, ordainketa egiten duen agiria, izen emate orria egoki beteta eta gizarte segurantzako txartelaren kopia aurkeztu beharko dituzue. Horrekin batera, garrantzitsua den beste kontu bat; izen emate orrian adierazten ez bada ere, uztailean zehar udalekuetan parte hartuko duten umearen edo umeen bila nor joango den adierazi beharko duzue, inskripzioak bideratzera zatoztenean.
Udajolaserako izen emate orriak ikastetxeetan banatu genituen; bai Udarregi Ikastolan, baita Zubieta eta Aginagako herri eskoletan ere. Izen emate orririk gabe dagoenak halere, NOAUA! K.E.-ren egoitzan eskuragarri izango ditu. Honatx Udajolasen parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzen berri.
Lan poltsa
Asteotan iragartzen aritu garen moduan, Udajolasen lan egiteko zuzendari eta begiraleen lan poltsa osatu nahian gabiltza. Segidan dituzue deialdi honetan parte hartzeko bete beharreko baldintzen berri.