Herriko ekoizleei gorazarre egingo die, aurten maiatzaren 13ra aurreratu duten San Ixidro Egunak

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 3a, 11:21

Izatez maiatzaren 15ean egokitzen bada ere, oraingoan bi egun aurreratu dituzte San Ixidro Eguneko ospakizunak. Hilaren 13an ospatuko da Usurbilen. Herriko baserritarrak omendu nahi dira, egiten duten lana errekonozitu. Duten ekoizpena plazaratu, herritarrok Usurbilgo bertako produktuak eta elikagaiok lantzen dituztenak ezagutu eta tokiko ekoizpena dastatzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi da. Egun osoko egitaraua lotu dute, azoka eta guzti aurten.

Plaza giroan ospatu nahi da San Ixidro. Eta hala, herri bazkari berezia antolatu da maiatzaren 13rako. Herriko ekoizleen produktuez hornituriko otordua izango da. Bertsolariek girotuko dutena. Pilota partidek, hamaiketako ederrak eta herri kirolek osatuko dute maiatzeko bigarren igandeko eskaintza:

Maiatzak 13, igandea

10:15 46. Pilota txapelketa frontoian.

11:00 Baserriko produktuen azoka Dema plazan.

11:30 Baserritarren omenezko hamaiketakoa.

13:00 Buruhandi eta Erraldoien konpartsa.

14:00 Herri Bazkaria bertsolariekin frontoian.

(Txartelak salgai Alkartasuna, Artzabal eta Bordatxon. Helduak: 20€ - Haurrak: 10 €).

16:00 Xebastian Lizaso eta Ane Labaka bertsolariak.

18:00 Herri Kirolak.

Antolatzailea: Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba.

Laguntzailea: Usurbilgo Udala.